Zeri gaude uko egiteko prest

Azalpena
Zein aldagai aztertzen ditu Giza Garapenaren Indizeak? Uste duzu Giza Garapenaren Indizea nolabait eskubideekin erlazionatua dagoela? Hiritarren eskuetan al dago egoera hau aldatzeko zerbait egitea? Nola eragingo lukete gure bizitzan aldaketa horiek? Eta besteen bizitzetan?
Ikasgela talde bitan banatuko da; talde batek “garatuta dagoen Iparraldeko” herriak aurkeztuko ditu eta besteak “garatzen ari diren Hegoaldekoak”. (Talde biek aztertuko dute "Giza Garapenaren Txostena": http://www.undp.org/spanish/ eta "Munduko Bankuarena":http://www.worldbank.org/poverty/spanish/wdrpoverty/ . Aztertzeaz gain, datu horien arabera zeintzuk eskubide ari diren hausten aipatzeko eskatuko zaie, zenbat herritarrei ukatzen zaizkien, zein neurritan, zein den moda, kasu bakoitzerako desbideratzea, etab.
Komunean jarri eta ostean eskatuko zaie, eskubide horiek errespetatuak izan daitezen zein eskubide bete behar dugun proposa dezaten (datu konkretuekin argumentatuz). Talde bakoitzeko arduradun batek klase osoari azalduko dio beraien ondorioak zeintzuk diren:
Amaitutakoan, "Garapenerako Eskubidearen Deklarazioa":http://www2.ohchr.org/spanish/law/desarrollo.htm emango zaie. Behin hori dutela, garapenerako gastuen datuekin (Internetek ateratako urteko laguntzen errealitatearen gaineko txostenak edo http://www.intermon.org/docs/41.pdf o http://www.eurosur.org/futuro/fut78.htm) irakasleak bideratuko duen honako debatean parte hartzeko eskatuko zaie (1.1 Fitxa)
Gaitasunak
- 1 - Matematikarako gaitasuna
- 2 - Autonomiarako eta ekimen pertsonalerako gaitasuna
- 3 - Informazioa tratatzeko gaitasuna eta gaitasun digitala