Zer nahi duzu? Zer behar duzu?

Azalpena
Nola jar gaitezke ados, aurkako jarrerak daudenean? Zertan datza negoziazioa? Rol joko baten bidez ea lortzen dugun!
Hiru talde egingo dira eta horietako bakoitzari 2.1. fitxan aurkeztutako kasuko rol bana emango zaio. Talde bakoitzak aholkularitza eman beharreko familiaren interesak eta beren interesak zein diren aztertu behar du. 10 minutu pasa ondoren, talde bakoitzak aholkularitza ematen dion familiaren interesak eta beharrak azalduko ditu, eta interes bateragarriak, bateraezinak eta behar komunak zein diren aztertuko ditu.
Hortik aurrera, hiru taldeek ados jarri behar dute; familiek proposamen bateratua aurkeztu behar dute enpresan egingo den bileran. Irakasleak egin dezake moderatzaile lana sortzen diren eztabaidetan, eta interesen, jarreren eta beharren artean nahasketarik sor ez dadin saiatu behar du.
Gaitasunak
- 1 - Autonomiarako eta ekimen pertsonalerako gaitasuna
- 2 - Hizkuntza-gaitasuna
- 3 - Gizarterako eta herritarren eskumena