Zer egin hondakinekin?

Azalpena
Etxean eta ikastetxean produzitzen dugun zaborra kalkulatzeko gai al gara? Zer gertatzen da zabor horrekin? Zer da eta zertarako balio du erraustegi batek? Zenbat zabor kilo prozesa daiteke errausketa-instalazio batean? Daukagun kontsumoa kontuan izanikā¦nahikoa al da hau?
Agindu ikasleei aztertzeko gure eguneroko bizimoduan sortzen dugun hondakin-kantitate kezkagarria. Eskatu, halaber, kalkuluak egiteko, arazoaren larritasuna are nabarmenago agertzeko (1.1. fitxa). Emaitza horiek oinarri hartuta, hausnarketari ekin. Bultzatu ikasleen sormena, gatazkak konpontzeko bideak aurki ditzaten. Azkenik, proposatu ikasleei errausketa-instalazio batera bisita egitea, bertatik bertara ikusteko hondakinen tratamendua eta, era berean, hondakinak tratatzeko sistema batzuen eta besteen abantailak eta desabantailak aztertzeko.
Hobe, betiere, errausketa-instalaziora bertara joatea; ezin bada, ordea, bisita birtuala ere egin daiteke, Interneten bidez.
Gaitasunak
- 1 - Gaitasun zientifikoa
- 2 - Matematikarako gaitasuna
- 3 - Gizarterako eta herritarren eskumena