Skip to main content
Aktibitate

Zer egin hau egiteko…

Iraupena: 50 minutu
Munduko Hiritarrok. Manejo de conflictos. Primaria

Azalpena

Aukera dezagun taldean gatazka bat. Zergatik kontsideratu dugu hau arazo bat? Zer egin dezakegu konpontzeko? Atera diren ideiak eztabaidatu ondoren bat aukeratzen da soluzio moduan. Zein pausu emango ditugu soluzioa aplikatzeko?

Ikasgelan detektatu dituzten arazoei buruz eta horiek konpontzeari edo etorkizunean saihesteari buruz hitz egitea proposatuko zaie ikasleei. Eztabaida egiteko, estrategia hau erabiliko dugu:

1. Ikasleak 8 pertsonako taldetan banatuko dira.

2. Talde bakoitzak moderatzaile bat aukeratuko du.

3. Konpondu beharreko gatazka erabakitzeko, hainbat ideia proposatuko dituzte taldean, eta zein arazo eta zein ordenatan landuko dituzten                                                                  erabakiko dute.

4. Lehen arazoa proposatu zuen pertsonak xehetasunak azalduko dizkio taldeari: zergatik dagoen arazoa, zer irtenbide egon daitezkeen, zein konponbide..Taldeak bere ideiak idatziko ditu bitartean.

5. Arbelean edo papelografoan hau idatziko da: “Zer egin hau egiteko:...”.

6. Taldeak ideiak emango ditu helburu hori lortzeko irtenbide edo moduen gainean galdera honi erantzunez: “Zer egin hau egiteko:...?”

7. Taldeak sortu diren ideiei buruz eztabaidatuko du, eta horietako bat aukeratuko du arazoaren irtenbide gisa.

8. Aurkezleak irtenbidea aplikatzeko eman beharreko urratsak eta horretarako zenbat denbora behar den azalduko du.

9. Irtenbidea aurkitutakoan, taldea beste arazo batetaz ardura daiteke.

Gaitasunak

  1. 1 - Autonomiarako eta ekimen pertsonalerako gaitasuna
  2. 2 - Hizkuntza-gaitasuna
  3. 3 - Gizarterako eta herritarren eskumena

Beharrezko materiala

Arbela edo papelografoa.
Munduko Hiritarrok. Manejo de conflictos. Primaria
Gai nagusia

Azpigaiak

Adinak

6 eta 8 urte bitartekoak
9 eta 12 urte bitartekoak

Gaiak

Gaztelania eta Literatura
Partekatu