Skip to main content
Aktibitate

Zer dakigu HIESari buruz?

Iraupena: 50 minutu
Munduko Hiritarrok. Participación. ESO Segundo ciclo

Azalpena

Zer dakigu IHESaren inguruan? Nola kutsatzen da eta nola prebeni dezakegu? Gelan IHESa duen ikaskideren bat izango bagenu, zein izango litzateke gure jarrera?

HIESari buruz aurrez dituzten ideiak detektatzeko ariketa txiki bati ekingo diogu. Horretarako, galdera batzuk proposatuko ditugu ikasleek taldeka eztabaida ditzaten (ikus 2.1 fitxa). Ondoren, irakasleak HIESa zer den azalduko du, kutsatzeko eta prebentziorako bideak zein diren.

Behin azalduta, HIES gaixotasuna kasu praktiko batean oinarrituz aztertzeko eskatuko zaie. Ikasleek, talde txikitan, dilema irakurriko dute, eta arazoa proposatutako rolean oinarrituz konponduko dute. Azkenik, enpatia-ariketa egingo dute. Ikasleak kasuetako pertsona eta kolektiboen paperean sartuko dira arazoa beste ikuspuntu batzuetatik aztertzeko.

Gaitasunak

  1. 1 - Gaitasun zientifikoa
  2. 2 - Gizarterako eta herritarren eskumena

Beharrezko materiala

2.1 eta 2.2 fitxak.

Deskargatzeko materiala

peus3na2_ficha2.pdf
peus3na2_ficha1.pdf
Dagoeneko Edukalboanen parte al zara?

Dagoeneko komunitatearen parte bazara, hasi saioa eta deskargatu edukia klik bakarrean. Ez baduzu formularioa betetzen eta mezu elektroniko bat bidaliko dizugu deskargatzeko edukiaren estekarekin.

Arduraduna: Alboan Fundazioa
Xedea: Eskaerak, eta egindako kontsultak kudeatzea eta informazioa bidaltzea.
Legitimazioa: Lortutako baimenak, interes legitimoa eta araudia betetzea.
Hartzaileak: Zerbitzuak eskaintzen dituzten hirugarrengoak, nazioarteko transferentziak barne.
Eskubideak: Datuen sarbidea, zuzenketa, ezabatzea, tratamenduaren mugaketa, eramangarritasuna edo uko egitea, erabaki indibidual automatizatuei uko egitea barne.
Jatorria: Erabiltzailea.
Munduko Hiritarrok. Participación. ESO Segundo ciclo
Gai nagusia

Azpigaiak

Adinak

15 eta 16 urte bitartekoak

Gaiak

Natur Zientziak
Partekatu