Skip to main content
Aktibitate

Zenbakiak eta pertsonak

Iraupena: 50 minutuko bi saio
Munduko Hiritarrok. Derechos y deberes. Bachillerato

Azalpena

Herrien garapena dirutan bakarrik neurtzen al da? Zein beste alderdi ezagutzea litzateke interesgarria garapenaren ikuspegi integralagoa izateko? Badakigu zer den Giza Garapenerako Indizea?

Ikasleei "Nazio Batuetako Garapenerako Programak":http://www.undp.org/ ateratako datuen inguruan lan egin dezaten eskatuko zaie. Programa honek ez du garapenaren adierazletzat ekonomia aberastasun maila soilik hartzen, horrekin batera hezkuntza eta osasunarekin zerikusia duten alderdiak ere aintzat hartzen ditu. Giza Garapenaren Indizeko zerrenda emango zaie eta azalduko da garapena _neurtzeko_ era horren oinarri den formula, fitxa 1.1 ean agertu bezala. Ondoren, GGIko datuak dituen taula emango zaie (taldeka bana daitezke honako maila hauetan banatutako herriak: giza garapen altua, ertaina eta baxua). Taula horrekin batera _Sinopsis de la degradación ambiental_ izenekoa edota _Índice de desarrollo relativo al género_ deritzona bana daitezke, txostena aurretiaz aipaturiko web orrian edo Alboan-i eska dakioke. Taldeka, taula biak konparatu eta ondorioak aterako dituzte. Eskatu egingo zaie ondorio horiek herrialde ezberdinetako pertsonen eskubide eta betebeharrekiko errespetuarekin (ingurumenerako eskubidea, osasunerako eta abarrekin) alderatzeko.Ostean, giza eskubide jakin bati erreparatuz (dela generoen arteko berdintasunari dagokiona, dela ingurumenerako eskubidea), indize proposamen bat egin beharko dute bere izena jarrita, indize horrekin lortutako emaitzak eta indize berria GGIarekin konparatuko dituzte. Horrela, esaterako, giza garapenerako indize _jasangarria_ presta daiteke GGIaren aldagaiei _Sinopsis de la degradación ambiental_ taulan azaltzen diren CO2 igorpena gehituaz.

Guztien artean komentatu eta hausnartuko dute, batetik kontzeptuak _neurtzeko_ adierazleak hautatzearen garrantziaz, eta bestetik, errealitatera gehiago hurbiltzeko dagoen beharraz. Debaterako fitxa 1.2 erabil dezakete.

Gaitasunak

  1. 1 - Matematikarako gaitasuna
  2. 2 - Informazioa tratatzeko gaitasuna eta gaitasun digitala
  3. 3 - Gizarterako eta herritarren eskumena

Beharrezko materiala

Papera, boligrafoak eta errotuladoreak, fitxa 1 eta 2, Interneterako sarbidea edo irakasleak emaniko taulak., 1.1 fitxa, 1.2 fitxa

Deskargatzeko materiala

esk4mat1_ficha2.pdf
esk4mat1_ficha1.pdf
Dagoeneko Edukalboanen parte al zara?

Dagoeneko komunitatearen parte bazara, hasi saioa eta deskargatu edukia klik bakarrean. Ez baduzu formularioa betetzen eta mezu elektroniko bat bidaliko dizugu deskargatzeko edukiaren estekarekin.

Arduraduna: Alboan Fundazioa
Xedea: Eskaerak, eta egindako kontsultak kudeatzea eta informazioa bidaltzea.
Legitimazioa: Lortutako baimenak, interes legitimoa eta araudia betetzea.
Hartzaileak: Zerbitzuak eskaintzen dituzten hirugarrengoak, nazioarteko transferentziak barne.
Eskubideak: Datuen sarbidea, zuzenketa, ezabatzea, tratamenduaren mugaketa, eramangarritasuna edo uko egitea, erabaki indibidual automatizatuei uko egitea barne.
Jatorria: Erabiltzailea.
Munduko Hiritarrok. Derechos y deberes. Bachillerato
Gai nagusia

Azpigaiak

Adinak

17 urtetik aurrera

Gaiak

Matematika
Partekatu