Skip to main content
Aktibitate

Zein giza eskubide?

Iraupena: 50 minutuko bi saio
Munduko Hiritarrok. Derechos y deberes. Bachillerato

Azalpena

Zein eskubide sozial jasotzen ditu Espainiar Konstituzioak? Eskubide Ekonomiko, Sozial eta Kulturalen itun internazionala firmatu ostean, zein aldaketa edo aurrerabide pasatu dira 1978ko Espainiar Konstituzioan jasotzera?

Parte hartzaileei 1978ko Konstituzioa Eskubide Ekonomiko, Sozial eta Kuturaletatik zein Giza Garapenerako Gailurretik abiatuta aztertuko dela azalduko zaie (http://www.unhchr.ch/spanish/html/menu3/b/a_cescr_sp.htm). Horretarako, taldeak egin eta bakoitzari Paktuko artikulu ezberdin bat emango zaio (6.etik 15.era) eta Konstituzioko artikuluen kopia (14.etik 55.era) (http://alcazaba.unex.es/constitucion/indice.html). Eskatuko zaie taldeka karta bietan onetsiriko giza eskubide eta betebeharren azterketa konparatiboa egiteko. Guztien arteko elkarrizketa errazteko, kartulina batean Konstituzioan argi jasota dauden Deklarazioko alderdiak eta ez daudenak bi zutabetan zerrendatuko dituzte. Azalpena komunean egiteko adostasunez hautatutako pertsona bat arduratuko da.

Ondoren, berriro taldeka, eskubide horiek Estatuetan dakartzaten betebeharrak aztertzeko eskatuko zaie (Paktua eta Konstituzioaren amaieran), bai eta hiritarrengan dakartzaten betebeharrak ere. Komunean jarri eta hauek ez funtzionatzearen arrazoiak eztabaidatuko dira eskubideak egotearen beharrarekin batera.

Gaitasunak

  1. 1 - Gizarterako eta herritarren eskumena
  2. 2 - Hizkuntza-gaitasuna

Beharrezko materiala

1978ko Konstituzioa, Eskubide Ekonomiko, Sozial eta Kulturalen Nazioarteko Paktua.
Munduko Hiritarrok. Derechos y deberes. Bachillerato
Gai nagusia

Azpigaiak

Adinak

17 urtetik aurrera

Gaiak

Gizarte Zientziak
Partekatu