Skip to main content
Aktibitate

Zatika

Iraupena: 50 minutuko bi saio
Munduko Hiritarrok. Participación. ESO Segundo ciclo

Azalpena

Nola antolatuko gara taldean parte hartzearen inguruko collage bat egiteko? Zein kolore, konposizio-eskema eta jokabide erabiliko ditugu? Eta zein estrategia erabiliko dugu pertsona guztiek parte har dezaten?

Taldeka collagea egingo dute eta konposizioaren gaia aztertuko dute. Aurrez, konposizioaren alderdiak eta adierazpenerako dituen aukerak landuko dituzte, baita konposizio-eskema garrantzitsuenak eta horien jokabideak ere sentsazio desberdinak eragiteko: simetria, triangeluarra, zirkularra...

Ikasleak hiru edo lauko taldetan banatuko dira gaia, helburua, konposizioa, kolore nagusiak eta lanak amaieran izango duen itxura erabakitzeko.

 

Collage-a parte-hartzeari buruzkoa izatea proposa daiteke. Ariketa egindakoan, taldeka, collage-a egiteko prozesua nolakoa izan den esan dezakete: pertsona guztiek parte hartu duten, lana nola antolatu duten, taldean lan egiteak zein alderdi positibo dituen, zein ez diren hain positiboak...

Gaitasunak

  1. 1 - Gaitasun kultural eta artistikoa
  2. 2 - Gizarterako eta herritarren eskumena

Beharrezko materiala

Aldizkari eta egunkarietako zatiak, argazkiak, marrazkiak, etab.
Munduko Hiritarrok. Participación. ESO Segundo ciclo
Gai nagusia

Azpigaiak

Adinak

15 eta 16 urte bitartekoak

Gaiak

Plastikako eta Ikusizko Hezkuntza
Partekatu