Skip to main content
Aktibitate

Zain ezazu zeure orria

Iraupena: 20 minutu
Munduko Hiritarrok. Derechos y deberes. Primaria

Azalpena

Uste al duzue natura babestea garrantzitsua dela? Guk zer egin dezakegu babesteko? Prest al gaude hori lortzeko gelako kideen laguntzarekin?

Ikasleak lau taldetan banatzen dira lau ilara egingo dituzte, bata bestearen atzean. Taldeak bata bestearen aurrean kokatuko da. Zeinu bat eginda, talde bakoitzaren aurrean den pertsonak zuhaitz baten hostoa pasatuko dio bere buru gainetik atzean duenari, eta bigarren horrek hanka artean hurrengoari eta horrela ondoz ondo goitik eta behetik. Ilarako azken pertsonak korrika joango da ilararen hasierara eta berriro pasatuko dio atzean duenari, hasieran lehenengokoa zenari. Ekintza behin eta berriro egingo da hasieran hostoa pasatzen hasi dena amaieran egon arte. Hostoa apurtzen bada, taldeak galdu egingo du.

Irabaziko dute hostoa zaintzea lortu duten taldeek.

Txango batean egiteko joko aproposa. Gomendagarria da ikasleak ohartaraztea oraindik zuhaitzetan hazten dauden hosto biziak ez hartzeko. Edozelan ere, jokoa edozein lekutan egin daiteke, kanpoan zein tokiren baten barruan. Bukaeran, honako galdera hauen inguruko hausnarketa egin daiteke:

* Uste al duzue natura babestea garrantzitsua dela?

* Zer gertatzen da egin ezean?

* Guztiok dugu ingurumen osasuntsua izateko eskubidea eta gure ingurumen hori babestu eta errespetatu beharra. Zer egin dezakegu babesteko?

Ingurumena zaintzea guztion ardura da!

Gaitasunak

  1. 1 - Gaitasun zientifikoa
  2. 2 - Hizkuntza-gaitasuna
  3. 3 - Gizarterako eta herritarren eskumena

Beharrezko materiala

Zuhaitzetako hostoak
Munduko Hiritarrok. Derechos y deberes. Primaria
Gai nagusia

Azpigaiak

Adinak

6 eta 8 urte bitartekoak
9 eta 12 urte bitartekoak

Gaiak

Ingurumenaren Ezaguera
Partekatu