Aktibitate
Ura!
Honetatik ateratako aktibitatea:
Iraupena:
30 minutu
Azalpena
Pertsona guztiok al dauzkagu aukera berberak bizitza duina izateko? Emakume eta gizonen artean adibidez ba al dago desberdintasunik, eta txiro eta aberatsen artean? Zer egin dezakegu hori aldatzeko?
Taldeka eta ikastetxeko patioan, pertza batzuk urez bete beharko dituzte. Talde bakoitzak ontzi ezberdina izango du ura garraiatzeko: talde batek koilaratxoak erabiliko ditu, beste batek iragazkiak, beste batek ahoan garraiatuko du, beste batek platerak erabiliko ditu eta beste batek edalontziak. Jolasean ordu laurden eman ostean, talde bakoitzak lortu duenaren ezberdintasunak ikusiko dira.
Zailtasun maila handiagoa jar daiteke pertzetara iristeko ibili behar duten zirkuituan oztopoak jarrita.
Gaitasunak
- 1 - Hizkuntza-gaitasuna
- 2 - Gizarterako eta herritarren eskumena
Beharrezko materiala
Pertzak, koilaratxoak, iragazkiak, edalontziak, platerak eta 3.1 fitxa.
Deskargatzeko materiala
esk1go3_ficha1.pdf