Txontxongiloa

Azalpena
Animatuko al gara gatazka ezberdinak eszenifikatzera egin ditugun txontxongiloak erabiliz? Nola konpon genitzake egoera ezberdinak?
Ariketa egin baino egun bat lehenago, erabilgarritasunik ez duen materiala ekartzeko eskatuko zaie ikasleei: kartoizko arrautza-ontziak, tela-puskak, haria, sokak, makilak, etab. Hurrengo egunean txotxongiloak egiteko proposatuko zaie. Ikasle bakoitzak bere txotxongiloa egingo du materiala erabiliz.
Beste saio batean, boluntarioak eskatuko dira gatazkei buruzko egoera desberdinak irudikatzeko (1.1 fitxa). Talde batek antzezpena egiten duen bitartean, besteek arretaz begiratuko dute. Gero, egoera bakoitza nola konpondu jakiteko, denen artean eztabaidatuko dute. Arazoarentzako irtenbide bakarra adostutakoan, taldeak aukeratutako amaiera antzeztuko du txotxongiloekin.
Baliteke arazoak sortzea txotxongiloak egitean, hainbat pertsonak material bera nahi dutelako. Horregatik, interesgarria da arreta jartzea prozesuaren une horretan, arazoak sortu ahala nola konpontzen dituzten ikusteko. Txotxongiloak egindakoan, bateratze-lana egin daiteke: ariketa egitean sortu diren gatazkak nabarmendu, pertsonak nola sentitu diren azaldu, gatazkak nola konpondu diren eta nola saihets zitezkeen aztertu.
Bestetik, pertsona guztiek antzezpenean parte hartu nahi badute, agerraldi batzuk behin baino gehiagotan egin daitezke, edo eguneroko gatazka errealak proposatzeko eska dakieke ikasleei Lehen hezkuntzako azken zikloko ikasleekin antzezpena txotxongilorik gabe egin daiteke. Interesgarria izan daiteke ikasleek berek aukeratzea antzezteko egoerak, beren errealitatera egoki daitezen.
Gaitasunak
- 1 - Gaitasun zientifikoa
- 2 - Gaitasun kultural eta artistikoa
- 3 - Gizarterako eta herritarren eskumena