Skip to main content
Aktibitate

Tren itsua

Honetatik ateratako aktibitatea:
Iraupena: 30 minutu
Includes english version
51 Errezeta irakasleentzat

Azalpena

Talde handia talde txikiagotan banatuko da eta talde bakoitzak tren bat eraikiko du. Tren horretako makinista (ilarako azkenekoa) mutua izango da, ezin izango du hitz egin, eta bidaiariek begiak estalita izango dituzte, ezingo dute ikusi. Tren bakoitzak aretoan zehar mugitu beharko du, gainerako trenak jo gabe, makinistak emandako jarraibideekin. Makinista mutua izango denez, seinaleak erabiliko ditu, eskuarekin zapladak emanez lagunari.

Jokoa amaitutakoan, hausnarketa egingo da taldearen elkarbizitzarentzat konfiantzak eta komunikazioak duten garrantziaz, eta, gauzak ondo egiteko, behar den denbora hartzeak eta azkarregi ez ibiltzeak duten garrantziaz.

Gaitasunak

  1. 1 - Ikasten ikasteko gaitasuna

Beharrezko materiala

1.- Begiak estaltzeko zapiak.
2.- Tren itsua, “Munduko hiritarrok” ("www.educacion.alboan.org": http://mated.alboan.efaber.net/eu/activities/2685 orrian deskarga daiteke).

Deskargatzeko materiala

0.3 fitxa.pdf
Dagoeneko Edukalboanen parte al zara?

Dagoeneko komunitatearen parte bazara, hasi saioa eta deskargatu edukia klik bakarrean. Ez baduzu formularioa betetzen eta mezu elektroniko bat bidaliko dizugu deskargatzeko edukiaren estekarekin.

Arduraduna: Alboan Fundazioa
Xedea: Eskaerak, eta egindako kontsultak kudeatzea eta informazioa bidaltzea.
Legitimazioa: Lortutako baimenak, interes legitimoa eta araudia betetzea.
Hartzaileak: Zerbitzuak eskaintzen dituzten hirugarrengoak, nazioarteko transferentziak barne.
Eskubideak: Datuen sarbidea, zuzenketa, ezabatzea, tratamenduaren mugaketa, eramangarritasuna edo uko egitea, erabaki indibidual automatizatuei uko egitea barne.
Jatorria: Erabiltzailea.
Incluye versión en inglés
51 Errezeta irakasleentzat
Gai nagusia

Azpigaiak

Adinak

17 urtetik aurrera
13 eta 14 urte bitartekoak
15 eta 16 urte bitartekoak

Gaiak

Etika
Partekatu