Skip to main content
Aktibitate

Tren itsua

Iraupena: 30 minutu
Munduko Hiritarrok. Manejo de conflictos. Primaria

Azalpena

Nola zuzen dezake tren-gidari mutu batek treneko bidaiari itsuak tren honek talkarik egin gabe mugitzeko? Zein estrategia bururatzen zaizkigu informazioa bidaiariei helarazteko? Eta nolako jarrerak behar ditugu izan arazoak saihesteko?

Taldeka tren bat eraikiko dute, eta denak itsuak izango dira, tren- gidaria izan ezik. Gidaria azken tokian joango da. Trenek mugitu egin behar dute beste trenekin talka egin gabe eta, horretarako, tren-gidarien argibideei jarraitu behar diete. Hark ezin du hitz egin. Komunikatzeko, aurrean duenari kolpetxo bat eman behar dio bizkarrean, hark aurrekoari, eta horrela lehenengo pertsonara iritsi arte. Ibiltzen hasteko ere kolpetxo bat eman behar zaio aurrekoari bizkarrean.

 

Ondoren, gatazkak eta arazoak saihesteko konfiantzak eta komunikazioak bizikidetzan duen garrantziaz hitz egingo dute, baita behar den denbora hartzeaz eta azkarregi ez joateko beharraz ere.

Gaitasunak

  1. 1 - Ikasten ikasteko gaitasuna
  2. 2 - Autonomiarako eta ekimen pertsonalerako gaitasuna
  3. 3 - Gizarterako eta herritarren eskumena
Munduko Hiritarrok. Manejo de conflictos. Primaria
Gai nagusia

Azpigaiak

Adinak

6 eta 8 urte bitartekoak
9 eta 12 urte bitartekoak

Gaiak

Heziketa Fisikoa
Partekatu