Trantsizioko mugimenduak
Azalpena
Trantsizio garaian nolako mugimendu sozialak izan ziren? Gaur egun ezagutzen ditugun mugimendu sozialek helburu antzekoak al dituzte? Zer egiten zuten orduan? Nola antolatuta zeuden?
Trantsizio garaian sortu ziren edo indartu ziren mugimenduei buruzko ikerketa-lana egingo da. Ikasleak lan-taldetan banatu eta, lehenengo, hainbat mugimendu proposatuko zaie azter ditzaten, eta ondoren, taldeei esleituko zaizkie. Talde bakoitzak berari dagokion mugimenduaren jatorria eta historia aztertu beharko du. Aztertu ondoren, talde bakoitzak besteei azalduko die. Aurkezpenak ikusizko baliabidez laguntzea komeni da eta horma-irudiak, bideoak eta errepresentazio-teknikak erabiltzea.
Gaia azaltzean erabil daitekeen metodologia hau izan daiteke: mugimendu baten jatorria gogoratuz eta oraingo egoera azalduz teleberri bat egitea eta mugimenduaren historia erakusteko irudiak eta musika erabiltzea. Auzoko herri-mugimenduen (auzo-elkarteen) memoria edo besteren bat berreskuratzea proposa daiteke.
Gaitasunak
- 1 - Ikasten ikasteko gaitasuna
- 2 - Informazioa tratatzeko gaitasuna eta gaitasun digitala
- 3 - Gizarterako eta herritarren eskumena
Beharrezko materiala
2.1 fitxa.