Jarduera
Telefono hondatua

Bost boluntario eskatuko ditugu eta ikasgelatik aterako dira. Geratzen den taldeari istorio labur bat kontatuko zaio mimikaren bidez eta, ondoren, antzeztutakoa irakurriko zaie. Gero, lehen boluntarioari sartzeko esango zaio eta istorioa mimika bidez antzeztuko zaio, baina ez zaio irakurriko. Bigarren boluntarioari deitu eta lehenengoak istorioa antzeztu beharko dio mimikaz eta horrela ondoz-ondo. Jada ez dagoenenan inor kanpoan, azken pertsonati eskatuko zaio ikusitako antzezpenetik ulertu duena esan dezan eta gero jatorriko istorioa kontatuko zaie. Azkenik gertatutakoari buruz eta beste pertsona ulertzean izandako zailtasunei buruz hausnartzen da.
Beharrezko materiala
1.- Kontatzeko istorio labur bat.
Adina
6-10 urte
Iraupena
Saio 1
Deskargatzeko materiala
12.1 fitxa.pdf
Unitateak
Material didaktikoa
Incluye versión en inglés