Aktibitate
Tantaz tanta
Honetatik ateratako aktibitatea:
Iraupena:
60 minutu

Azalpena
Proposatzen diren bi irudien artean zeinetan uste duzue aurrezten dela ura? Uste duzue garrantzitsua dela uraren erabilpen kopurua zaintzea? Zer egin dezakegu eguneroko bizitzan gutxiago kontsumitzeko? Zertarako erabil genezake kontsumitzen ez dugun ura?
Bi marrazki erakusten dira (2.1 fitxa). Ikasleek uraren kontsumoari dagokionez jarrera zuzena erakusten duen irudia koloreztatu behar dute. Ondoren, galdera batzuk egingo dira eta taldeka erantzungo dituzte. Gero, hainbat ideia bilduko dira gure eguneroko bizitzan ura neurriz kontsumitzeko zer egin dezakegun jakiteko. Garrantzitsua da irakasleak ikasleak haien ideiekin parte hartzera bultzatzea.
Gaitasunak
- 1 - Gaitasun zientifikoa
- 2 - Gaitasun kultural eta artistikoa
Beharrezko materiala
2.1 fitxa
Deskargatzeko materiala
peus1ine2_ficha1.pdf