Slogans

Azalpena
Nola eragiten dute komunikabideek mundua ikusteko dugun eran? Uste duzue egokiro islatzen dutela euren mezuetan hiritar bezala ditugun eskubideak eta betebeharrak? Animatzen gara mezu hauen azterketa kritiko bat egitera?
Talde txikietan banaturiko klaseari zera eskatzen diogu: eskubide eta betebeharren gaiarekin loturarik duten ingelesez dauden atsegin zaizkien abestien leloak; filmen tituluak; marka ezagunen publizitate esloganak; etab... bildu ditzatela. Materiala lortu ondoren, gelara ekarriko dute eta mezuak analizatzen dituzte.
Hausnarketa, komunikabideek, musika, zine eta publizitatearen bitartez, pertsonengan, eta batez ere haiengan duten eraginari buruz izan daiteke. Publizitatearen aurrean, hiritarrak garen heinean, izan behar dugun izpiritu kritikoaz kontziente izatean dago koska.
Gaitasunak
- 1 - Gaitasun kultural eta artistikoa
- 2 - Informazioa tratatzeko gaitasuna eta gaitasun digitala
- 3 - Hizkuntza-gaitasuna
Beharrezko materiala
Deskargatzeko materiala
