Skip to main content
Aktibitate

Simon says

Iraupena: 20 minutu
Munduko Hiritarrok. Derechos y deberes. Primaria

Azalpena

Jokoaren arauak entzuten eta errespetatzen ba al dakigu? Nola gabiltza psikomotrizitate aldetik?

“Simon Says” izeneko joko ezaguna egokitzean datza jarduera. Irakasleak ikasleek segitu beharreko jarraibideak aipatuz zuzenduko du jokoa. Honakoa esaten hasiko da: “Simon says, touch your nose” eta horrela gorputzeko atal ezberdinak aipatuko ditu.

Ikasleek emandako jarraibideari erantzungo diote aipatutako gorputz atala ukituz. Agindua baino lehenago "Simon says" esan ez eta ikasleren batek agindua betetzen badu, jokotik kanpo geratuko litzateke. Helburua ikasleek entzun eta jokoaren arauei kasu egin diezaieten da.

Komenigarria da ikasleen aurrean behar bezala beraien artean banatuta jartzea.

Jokoa elementu ezberdinekin osa daiteke:

* 1. eta 2. zikloak: Mural batean pertsona baten silueta marraz daiteke eta gelako horma batean jarri. Ikasleek eskura izango dituzte gorputz atalen irudiak dituzten laminak (ikasleek beraiek eginak izan daitezke). Jarraibidea ematean, ikasle bakoitza ordena errespetatuz, dagokion lamina bilatu beharko du marrazkien artean eta siluetaren barruan ondo kokatu.

* 3. zikloa: Zailtasun maila igo daiteke hiztegi eta egitura mailako esaldiak konplexuago eginez, esaterako: "_Simon says scratch your left ear with your right foot_" edo "_Simon says put your hands on your head_". Ziklo honetan Simonen papera ikasleen artean alda daiteke.

Gaitasunak

  1. 1 - Hizkuntza-gaitasuna
  2. 2 - Gizarterako eta herritarren eskumena

Beharrezko materiala

1.1 fitxako galderak

Deskargatzeko materiala

esk1in1_ficha1.pdf
Dagoeneko Edukalboanen parte al zara?

Dagoeneko komunitatearen parte bazara, hasi saioa eta deskargatu edukia klik bakarrean. Ez baduzu formularioa betetzen eta mezu elektroniko bat bidaliko dizugu deskargatzeko edukiaren estekarekin.

Arduraduna: Alboan Fundazioa
Xedea: Eskaerak, eta egindako kontsultak kudeatzea eta informazioa bidaltzea.
Legitimazioa: Lortutako baimenak, interes legitimoa eta araudia betetzea.
Hartzaileak: Zerbitzuak eskaintzen dituzten hirugarrengoak, nazioarteko transferentziak barne.
Eskubideak: Datuen sarbidea, zuzenketa, ezabatzea, tratamenduaren mugaketa, eramangarritasuna edo uko egitea, erabaki indibidual automatizatuei uko egitea barne.
Jatorria: Erabiltzailea.
Munduko Hiritarrok. Derechos y deberes. Primaria
Gai nagusia

Azpigaiak

Adinak

6 eta 8 urte bitartekoak
9 eta 12 urte bitartekoak

Gaiak

Ingelesa
Partekatu