Skip to main content
Aktibitate

Sarritan intoleranteak

Iraupena: 90 minutu
Munduko Hiritarrok. Manejo de conflictos. ESO primer ciclo

Azalpena

Zer esanahi du intolerantziak? Animatzen gara jarrera intoleranteak jasotzen dituen egoera bat antzeztera edota testu bat idaztera? Nondik sortzen dira jarrera hauek eta zein ondorio dituzte?

Familian, auzoan, herrian edo mundu mailan egunero gertatzen diren intolerantzia-egoerei buruz taldeka hausnartzeko eskatuko zaie ikasleei. Talde bakoitzak intolerantzia-jarrerak erakusten dituen egoera bat aukeratuko du, eta ikasgelan antzeztuko du. Antzezpen guztiak amaitutakoan, intolerantziari buruz, horren zergatiei buruz eta sortzen dituen eraginei buruz hausnartuko dute (2.1 fitxa).

Ondoren, funtsezko argumentu-lerroak eta hausnarketatik ateratako proposamenak zehaztutako dituzte taldeka, eta testu bat idatziko dute, talde bakoitzak formatu batekin.

Amaitzeko, testuen aniztasuna aztertuko dute, baita ideia bera nola adieraz daitekeen modu desberdinetan ere, mezua testuinguruari eta hartzaileari hobeto egokitzeko.

Testuak Alboan-era bidal ditzakete, gure web orrian jarri ahal izateko edota etorkizuneko materialetan erabiltzeko.

Gaitasunak

  1. 1 - Gaitasun kultural eta artistikoa
  2. 2 - Hizkuntza-gaitasuna
  3. 3 - Gizarterako eta herritarren eskumena

Beharrezko materiala

2.1 fitxa.

Deskargatzeko materiala

gat2hiz2_ficha1.pdf
Dagoeneko Edukalboanen parte al zara?

Dagoeneko komunitatearen parte bazara, hasi saioa eta deskargatu edukia klik bakarrean. Ez baduzu formularioa betetzen eta mezu elektroniko bat bidaliko dizugu deskargatzeko edukiaren estekarekin.

Arduraduna: Alboan Fundazioa
Xedea: Eskaerak, eta egindako kontsultak kudeatzea eta informazioa bidaltzea.
Legitimazioa: Lortutako baimenak, interes legitimoa eta araudia betetzea.
Hartzaileak: Zerbitzuak eskaintzen dituzten hirugarrengoak, nazioarteko transferentziak barne.
Eskubideak: Datuen sarbidea, zuzenketa, ezabatzea, tratamenduaren mugaketa, eramangarritasuna edo uko egitea, erabaki indibidual automatizatuei uko egitea barne.
Jatorria: Erabiltzailea.
Munduko Hiritarrok. Manejo de conflictos. ESO primer ciclo
Gai nagusia

Azpigaiak

Adinak

13 eta 14 urte bitartekoak

Gaiak

Gaztelania eta Literatura
Partekatu