Skip to main content
Aktibitate

Problematograma

Iraupena: 50 minutu
Munduko Hiritarrok. Manejo de conflictos. ESO segundo ciclo

Azalpena

Imajina genezake arazoak konpontzen dituen sistema bat? Nola neurtuko genituzke sentimenduak? Nolako eragina dute hauek gatazkaren konponketan?

Eskatu ikasle bakoitzari arazoak identifikatzeko eta arazoekin lotura estuagoa duten sentimenduen indarra adierazteko gai den tresna modu sortzailean egiteko. Tresnak "problematograma" izena izango du. Arazoen muinean dauden gatazkak zehazten lagunduko digu.

Problematograma diseinatu ondoren, talde txikiak antolatu horiek azaltzeko eta gatazka-egoera errealetan edo sor daitezkeen gatazka-egoeretan aplikatzen saiatzeko. Arazoa aztertu, horri lotutako sentimenduak hautatu eta horiei 1-10 bitarteko intentsitatea esleitu.

 

Arazoaren balorazioa egin taldean, sentimendu-kopuruaren eta horien intentsitatearen arabera. Amaitzeko, hausnarketa bideratuko duten hainbat galderari erantzun (1.1 fitxa).

Euskal egoera lantzeko problematograma erabiltzea proposa daiteke.

Gaitasunak

  1. 1 - Gaitasun zientifikoa
  2. 2 - Matematikarako gaitasuna
  3. 3 - Gizarterako eta herritarren eskumena

Beharrezko materiala

1.1 fitxa.

Deskargatzeko materiala

gat3ma1_ficha1.pdf
Dagoeneko Edukalboanen parte al zara?

Dagoeneko komunitatearen parte bazara, hasi saioa eta deskargatu edukia klik bakarrean. Ez baduzu formularioa betetzen eta mezu elektroniko bat bidaliko dizugu deskargatzeko edukiaren estekarekin.

Arduraduna: Alboan Fundazioa
Xedea: Eskaerak, eta egindako kontsultak kudeatzea eta informazioa bidaltzea.
Legitimazioa: Lortutako baimenak, interes legitimoa eta araudia betetzea.
Hartzaileak: Zerbitzuak eskaintzen dituzten hirugarrengoak, nazioarteko transferentziak barne.
Eskubideak: Datuen sarbidea, zuzenketa, ezabatzea, tratamenduaren mugaketa, eramangarritasuna edo uko egitea, erabaki indibidual automatizatuei uko egitea barne.
Jatorria: Erabiltzailea.
Munduko Hiritarrok. Manejo de conflictos. ESO segundo ciclo
Gai nagusia

Azpigaiak

Adinak

15 eta 16 urte bitartekoak

Gaiak

Matematika
Partekatu