Aktibitate
Premia eta kontsumoa
Honetatik ateratako aktibitatea:
Iraupena:
50 minutuko bi saio

Azalpena
Behar duguna baino ez dugu kontsumitzen? Nola eragiten du publizitateak gure kontsumo ohituretan? Guk behar duguna baino gehiago kontsumitzeak eragina al dauka beste pertsonengan?
Gaur egungo kontsumo-premiei eta -ereduari buruzko testu labur bat oinarri hartuta, egin hausnarketa kontsumo arranditsuaz. Horretarako, aztertu publizitatea, eta bilatu eta konparatu datuak herritarren urteko batez besteko gastuaz (1.1 fitxa).
Azkenik, planteatu pobreziaren eta kontsumo-ohituren arteko gatazka. Proposatu ikasleei hausnarketa pertsonala eta orokorra egiteko gatazka horretaz.
Urteko batez besteko gastuaz datuak bilatzeko, begiratu Espainiako Estatistika Institutu Nazionalaren web orria.
Gaitasunak
- 1 - Gaitasun zientifikoa
- 2 - Informazioa tratatzeko gaitasuna eta gaitasun digitala
- 3 - Gizarterako eta herritarren eskumena
Beharrezko materiala
1.1 fitxa eta Internet
Deskargatzeko materiala
gat4ek1_ficha1.pdf