Aktibitate
Plan ona
Honetatik ateratako aktibitatea:
Iraupena:
60 minutuko saioa birziklatze-plana antolatzeko. Plana gauzatzeko egin behar diren jardueretarako (beste ikasgela batzuk konprometiaraztea, kartelak egitea, planaren jarraipena egitea...) denbora gehiago beharko da.

Azalpena
Nola bultza ditzakegu beste ikasleak eskolan birziklatze-plan batean parte-hartzera? Zein nolako jarduerak egingo zenituzkete planaren barruan? Eta nola antolatuko zinatekete jendea animatzeko? Zein abantaila ditu ahalik eta ikasle gehienek parte-hartzeak?
Ikasleei birziklatze-plan batean parte hartzeko proposatuko zaie. Horretarako, aurrena antolatu egin beharko dute eta zer eta nola birziklatu behar duten erabaki. Gainera, koordinatzaile bat izendatuko dute. Plana ikasgelan martxan jarritakoan, birziklatze-plan honetan ikastetxe osoak parte hartzeko sustatzaile gisa aritzeko eskatuko zaie. Helburua argi dago: zenbat eta pertsona gehiagok parte hartu, orduan eta emaitza hobeak lortuko dira.
Gaitasunak
- 1 - Gaitasun zientifikoa
- 2 - Ikasten ikasteko gaitasuna
Beharrezko materiala
1.1 fitxa
Deskargatzeko materiala
peus1ine1_ficha1.pdf