Skip to main content
Aktibitate

Pertsona guztiok gara protagonista

Iraupena: 50 minutuko saio bat.
Munduko Hiritarrok. Derechos y deberes. ESO segundo ciclo

Azalpena

Nahikoa baloratzen al dugu gure burua? Beharrezkoa al dugu besteen errekonozimendua eta onespena? Nola eragiten du gure buruarekin daukagun irudiak besteekin erlazionatzerakoan eta beste eremuetan parte-hartzerako orduan? Talde txikietan, baloratuta sentitzearen gaineko hausnarketa egingo dugu. Jesus ezagutzen saiatuko gara duin bihurtu eta morrontza orotik askatzen gaituena legez.

Gaiari sarrera emateko, oinarrizko emozio beharrei buruz hitz egingo dugu, nork bere burua eta besteak onartzeaz, maitasunaz, errekonozimenduaz etab. Segidan proposaturiko galdera bakoitzaren hausnarketa egingo da, talde txikietan. Ondoren, talde bakoitzari kartulina bat emango zaio, eta taldea osatzen duten pertsona kopuru bereko pegatina koloredunak banatuko dira, bakoitzari kolore bereko hiru pegatina emango zaizkio. Kartulinan ertzean 1 zenbakia, erdian 5a eta 10 bat beste ertzean duen lerro bat marraztu ostean, bakoitzak eskala horren zein tokitan kokatuko lukeen bere burua, familian, ikasgelan eta lagunen artean egonda, pentsatuko dugu. Bat zenbakiak gutxi baloratua den pertsona adierazten du. 10ak bere buruarekin gustura sentitzen den pertsona adierazten du. 5ª bere buruarekin ez oso ondo ezta oso txarto ere sentitzen den pertsonaren lekua da, berarengan mespretxu handirik sentitzen ez dela uste du.

Pertsona bakoitzak pegatina batean familia hitzeko F-a idatziko du, “klase” hitzako K-a eta L “lagun” hitzarena. Isiltasun minutu batzuen ostean, bakoitzak bere pegatina egokia dela uste duen lekuan jarriko du. Ondoren, talde txikietan komentatu egingo da; zergatik jarri naiz hor?, merezi dudan lekuan nagoela uste dut?, zergatik?, nire taldeko baten bat ikasgela barruan beste leku batean jarriko nuke?

Gaitasunak

  1. 1 - Autonomiarako eta ekimen pertsonalerako gaitasuna
  2. 2 - Hizkuntza-gaitasuna
  3. 3 - Gaitasun espirituala

Beharrezko materiala

Biblia, kartulinak, errotuladoreak, musika, pegatinak, 1.1 fitxa

Deskargatzeko materiala

esk3er1_ficha1.pdf
Dagoeneko Edukalboanen parte al zara?

Dagoeneko komunitatearen parte bazara, hasi saioa eta deskargatu edukia klik bakarrean. Ez baduzu formularioa betetzen eta mezu elektroniko bat bidaliko dizugu deskargatzeko edukiaren estekarekin.

Arduraduna: Alboan Fundazioa
Xedea: Eskaerak, eta egindako kontsultak kudeatzea eta informazioa bidaltzea.
Legitimazioa: Lortutako baimenak, interes legitimoa eta araudia betetzea.
Hartzaileak: Zerbitzuak eskaintzen dituzten hirugarrengoak, nazioarteko transferentziak barne.
Eskubideak: Datuen sarbidea, zuzenketa, ezabatzea, tratamenduaren mugaketa, eramangarritasuna edo uko egitea, erabaki indibidual automatizatuei uko egitea barne.
Jatorria: Erabiltzailea.
Munduko Hiritarrok. Derechos y deberes. ESO segundo ciclo
Gai nagusia

Azpigaiak

Adinak

15 eta 16 urte bitartekoak

Gaiak

Erlijio
Etika
Partekatu