Aktibitate
Pertsona errefuxiatu eta migranteen eskubideak
Honetatik ateratako aktibitatea:
Iraupena:
60 minutu

Azalpena
Ariketa honekin hasteko ikasleei lekualdatu diren pertsona batzuei buruzko bideo bat jarriko zaie eta giza eskubideen zerrenda eta definizioa aurkeztu ondoren, horren inguruan eztabaidatu beharko dute. Geroago, talde txikietan, pertsona errefuxiatuen inguruko kasu bat jasoko du bakoitzak eta galdera batzuk erantzun beharko dituzte. Jarraian, talde handian, talde txiki bakoitzeko bozeramaile batek bere kasua azalduko dio gainontzekoei eta horri buruz eztabaidatuko dute. Azkenik, mural batean betetzen ez diren eskubide guztiak idatzi beharko dituzte.
Gaitasunak
- 1 - Ikasten ikasteko gaitasuna
- 2 - Hizkuntza-gaitasuna
- 3 - Gizarterako eta herritarren eskumena
Beharrezko materiala
Paretan ipintzeko paper handiak
Ordenagailua
Proiektorea bideoak jartzeko
Fotokopiak eta kasuen textuak
Pertsona errefuxiatuen testuak (eranskina)
Ordenagailua
Proiektorea bideoak jartzeko
Fotokopiak eta kasuen textuak
Pertsona errefuxiatuen testuak (eranskina)
Deskargatzeko materiala
Fitxa14.pdf
Eranskina - Pertsona errefuxiatu eta migranteen eskubideak.pdf