Parte-hartzearen eskailera

Azalpena
Zer da parte hartzea? Gure eguneroko bizitzan zein eremutan parte har genezake? Egiten dugu normalean? Eta gure familian…erabakietan parte hartzen dugu?
Gaian sartzen joateko, hainbat ideia emango dira parte-hartzeak zer esan nahi duen jakiteko. Ideiak aurkeztu ondoren, esanguratsuenak aukeratuko dira partaidetza-motak, -lekuak eta -moduak bereizteko. Gero, ikasleei autoanalisia egiteko proposatuko zaie, familian erabakiak hartzerakoan duten partaidetza-maila balioztatzeko. Ikasle bakoitzak familia osoari eragiten dion egoera bat hautatu eta kide bakoitzak erabakiak hartzeko duen partaidetza-maila ebaluatu beharko du. 1.1 fitxa gida gisa erabil daiteke.
Ondoren, ikasle bakoitzari 1.2 fitxa banatuko zaio partaidetza-mailari buruz informatzeko. Testua banaka irakurriko dute eta alderdi garrantzitsuenak azpimarratuko dituzte. Amaitutakoan, bateratze-lana egingo da gaiari buruz hitz egiteko.
Gaitasunak
- 1 - Autonomiarako eta ekimen pertsonalerako gaitasuna
- 2 - Hizkuntza-gaitasuna
- 3 - Gizarterako eta herritarren eskumena