Parte hartu nahi dut

Azalpena
Animatzen gara antzeztera mimika bidez hiritarrek parte hartzeko duten bide bat? Nola sentituko ginateke beste talde batek ez baligu parte hartzen utziko? Hiritarren parte-hartzea pertsona guztien oinarrizko eskubide bat al da?
Taldeka, hiritarrek duten parte hartzeko jarduera jakin bat aukeratu behar dute (manifestazioa egitea, protesta edo sentsibilizazio sozialerako kanpaina egitea, sinadurak biltzea, egunkarietan edo Interneten iritzi-artikulu bat argitaratzea, etab.). Talde bakoitzak mimika erabilita aurkeztuko du aukeratutako jarduera. Antzezpenean, beste talde bateko kideak antzezten hasiko dira, eta, mimikaren bidez, besteak antzezten ari diren ekintza parte-hartzailea mugatzen saiatuko dira.
Helburua hau da: ikasleari sentiaraztea guztion funtsezko eskubide bat (gizartean parte hartzeko eskubidea) urratu egin dela. Ondoren, taldeek 1.1 fitxan formulatutako gaiak komentatuko dituzte.
Interesgarria eta komenigarria izan daiteke musika lasaiarekin erlaxazio-teknika bat eginez hastea jarduera.
Gaitasunak
- 1 - Gaitasun kultural eta artistikoa
- 2 - Gizarterako eta herritarren eskumena