Aktibitate
Ospitalea
Honetatik ateratako aktibitatea:
Iraupena:
Ikasturtean zehar

Azalpena
Ariketa honetan, ikasleekin minari buruz hitz egingo da eta fisikoa zein sentimentala izan daitekeela azalduko zaie, diskriminazioan eta genero-indarkerian sakonduz eta adibideak jarriz. Gainera, mina dugunean laguntza eskatu behar dugula esango zaie,eta horregatik, kutxa batekin ospitale antzeko bat egingo dute guztien artean. Mina sentitzen duten bakoitzean, egoera paper batean idatziko dute eta kutxan sartu. Geroago paper guztiak klasean irakurriko dira elkarrekin hurrengo galderak eztabaidatzeko: nola ekidin daitezke egoera hauek, zer egin daiteke berriro ez gertatzeko...
Gaitasunak
- 1 - Hizkuntza-gaitasuna
- 2 - Gizarterako eta herritarren eskumena
Beharrezko materiala
- Kaxa
- Kaxa apaintzeko elementuak
- Papera eta boligrafoa
- Kaxa apaintzeko elementuak
- Papera eta boligrafoa
Deskargatzeko materiala
fitxa10_ospitalea.pdf