Skip to main content
Aktibitate

Orainaren protagonistak

Honetatik ateratako aktibitatea:
Iraupena: 50 minutuko hiru saio
Munduko Hiritarrok. Participación. Bachillerato

Azalpena

Zer esaten digute posterrek parte hartzearen inguruan? Zein adibide aurki genitzake eguneroko bizitzan posterrek diotenarekin lotuak?

Girotzeko, posterretan oinarrituz, parte-hartzearen kontzeptua landuko da. Horretarako, ikasleei posterrak arretaz begiratzeko eskatuko zaie eta ikurren bidez transmititzen dituzten mezuak interpretatzeko (jarrerak, balioak...). Posterrak ikusitakoan, taldeka jarri eta gizartean parte-hartzeari buruz eta taldean sortzen diren ideiei buruz hitz egingo dute.

Taldeek orain posterrek ematen duten informazioa osatzeko eta zehazteko adibideak eta datuak bilatu beharko dituzte prentsan, hau da, gizartean parte-hartzearen kasu errealak. Talde bakoitzak ikerketa-lanaren eta bildutako informazioaren aurkezpena prestatu beharko du. Azkenik, bateratze-lana egingo da.

Azkeneko saioan, ikasleei eskatuko zaie gelan egindako aurkezpenean oinarrituz kazetari, umorista edo egunkari bateko marrazkilari gisa parte hartzeko eta berri bat idatzi edo komiki-banda edo umore-bineta diseinatzeko. Horrela, beraiek egindako lana “Orainaren protagonistak” lehiaketan aurkeztera bultzatuko ditugu.

Gaitasunak

  1. 1 - Gaitasun kultural eta artistikoa
  2. 2 - Ikasten ikasteko gaitasuna
  3. 3 - Informazioa tratatzeko gaitasuna eta gaitasun digitala

Beharrezko materiala

Posterrak, egunkariak eta lehiaketaren oinarriak.

Deskargatzeko materiala

poster_participacione.pdf
Dagoeneko Edukalboanen parte al zara?

Dagoeneko komunitatearen parte bazara, hasi saioa eta deskargatu edukia klik bakarrean. Ez baduzu formularioa betetzen eta mezu elektroniko bat bidaliko dizugu deskargatzeko edukiaren estekarekin.

Arduraduna: Alboan Fundazioa
Xedea: Eskaerak, eta egindako kontsultak kudeatzea eta informazioa bidaltzea.
Legitimazioa: Lortutako baimenak, interes legitimoa eta araudia betetzea.
Hartzaileak: Zerbitzuak eskaintzen dituzten hirugarrengoak, nazioarteko transferentziak barne.
Eskubideak: Datuen sarbidea, zuzenketa, ezabatzea, tratamenduaren mugaketa, eramangarritasuna edo uko egitea, erabaki indibidual automatizatuei uko egitea barne.
Jatorria: Erabiltzailea.
Munduko Hiritarrok. Participación. Bachillerato
Gai nagusia

Azpigaiak

Adinak

17 urtetik aurrera

Gaiak

Etika
Partekatu