Skip to main content
Aktibitate

¡Nunca mais!

Iraupena: Bi saio eta saioen arteko denbora
Munduko Hiritarrok. Participación. ESO Primer ciclo

Azalpena

Badakigu zer gertatu zen Prestige-arekin? Zein paper jokatu zuten eta parte hartzeko zein bide erabili zituzten eragile ezberdinek, hala nola, gobernuak, arrantzale kofradiek edota boluntarioek? Ba al dago gaur egun gai honen inguruan martxan kanpainarik? Animatzen gara eskolako beste kideak gai honen inguruan informatzera?

Egunerokotasuna duen gertaera bat planteatuko zaie ikasleei, esate baterako, Prestige itsasontziaren kasua. Kasu hori pertsonek inguru naturalean duten eraginaren adibide garbia da. Gertaerari berari buruzko informazioa bilatzeko eskatzen zaie eta inguruko eragileek (gobernuak, arrantzaleen kofradiak, boluntarioak...) egin dutena aztertzeko planteatuko zaie.

 

Eragileek nola parte hartu duten eta horren inguruan zein balorazio egiten duten aipatzeko proposa dakieke. Gainera, ikasleek parte har dezaketen kanpainei buruzko informazioa jasotzeko eskatuko zaie. Hori guztiarekin, ikastetxeko gainerako ikasleak informatzeko panel bat egin dezakete.

Gaitasunak

  1. 1 - Gaitasun zientifikoa
  2. 2 - Informazioa tratatzeko gaitasuna eta gaitasun digitala
  3. 3 - Gizarterako eta herritarren eskumena

Beharrezko materiala

Bilaketak egin aldizkarietan, hemeroteketan edo Interneten www.plataformanuncamais.org .
Munduko Hiritarrok. Participación. ESO Primer ciclo
Gai nagusia

Azpigaiak

Adinak

13 eta 14 urte bitartekoak

Gaiak

Natur Zientziak
Partekatu