Nire album pertsonala

Azalpena
Elkar ezagutzen al dugu gelako ikasleok gure artean? Ea asmatzen dugun irakasleak ematen dituen pistak ikasgelako zein pertsonari dagozkion! Gure artean hobeto ezagutzeak laguntzen du gure artean hobeto ulertzen? Eta laguntzen du gatazkaren prebentzioan?
Pertsona bat hobeto ezagutzeak elkar hobeto ulertzen laguntzen digu, eta horrek arazoak ez izaten laguntzen du. Ikasleei horixe proposatuko zaie, batak bestea hobeto ezagutzea elkar hobeto ulertzeko eta egon litezkeen gatazkak saihesteko. Horretarako, datu pertsonalen fitxa bat (2.1 fitxa) betetzeko eskatuko zaie. Fitxa betetakoan, irakasleari emango diote, eta hurrengo egunetan fitxa horiek irakurriko dira, norenak diren esan gabe. Ikasleen erronka nori buruz hitz egiten ari den jakitea izango da. Dena den, eta pertsona nor den asmatzen ez badute ere, eskaintzen diren datu guztiek pertsona hori hobeto ezagutzen lagunduko diete.
Fitxa alda daiteke, ikasleek duten ezagutzara egokitzeko.
Gaitasunak
- 1 - Autonomiarako eta ekimen pertsonalerako gaitasuna
- 2 - Gaitasun espirituala
- 3 - Hizkuntza-gaitasuna