Jarduera

Munstro arrosa

Hezkidetzan hezi, berdintasunean hazi. Haur eta lehen hezkuntza

Alfonbra gainean borobil batean eseri ostean, irakasleak ipuina irakurriko du eta galderak egingo ditu, denen artean irakurritakoa ulertu duten edo ez ikusteko; besarkaden dinamika batekin jarraituz.

Ondoren, ikasle guztien artean izen bat aukeratzeko eskatuko diegu. Arrosa izan behar duenez, nesken izenak soilik aipatzen badira, irakasleak azal dezake pertsona guztiek erabil ditzaketela kolore guztiak. Gainera, arrosa kolorea daramaten gizonezkoen eta emakumezkoen argazkiak erakuts ditzake.

Bukatzeko, talde bakoitzak jarduera batzuk egin ditzake matematikako, plastikako eta eraikuntzako txokoetan era dinamiko batean, landutakoarekin amaitzeko.

 

 

* Matematika-txokoa: Segidak. Ipuineko irudi batzuk banatuko ditugu, ikasleek ordenan jar ditzaten.

* Plastika-txokoa: Haur bakoitzak munstro bat egin dezake. Horretarako, paperezko arrautzak hartuko dituzte, mozteko, eta gero, pinotxo-paperarekin bete ditzakete.

* Eraikuntza-txokoa: Munstro arrosa ez da etxe zuri-beltzean sartzen, eta taldeak munstroa bizitzeko moduko beste etxe bat egingo du (baita koloretako herri bat ere).

Beharrezko materiala
- Olga de Dios-en "Munstro arrosa" ipuina
- Kartulinak, arrautzen forma hiru koloreetan, zuria, beltza eta arrosa (eranskina1)
- Mozteko guraizeak edo puntzoiak
- Koloretako pinotxo-papera edo koloretako artilea
- Eraikuntza txokoa
- Estraza papera eta margoak aurkezpena egitekotan
Adina
2-6 urte
Iraupena
50 minutu
Deskargatzeko materiala
fitxa1_munstroarrosa.pdf fitxa1_eranskina1.pdf fitxa1_eranskina2.pdf

Material didaktikoa

Arduraduna: Alboan Fundazioa
Xedea: Eskaerak, eta egindako kontsultak kudeatzea eta informazioa bidaltzea.
Legitimazioa: Lortutako baimenak, interes legitimoa eta araudia betetzea.
Hartzaileak: Zerbitzuak eskaintzen dituzten hirugarrengoak, nazioarteko transferentziak barne.
Eskubideak: Datuen sarbidea, zuzenketa, ezabatzea, tratamenduaren mugaketa, eramangarritasuna edo uko egitea, erabaki indibidual automatizatuei uko egitea barne.
Jatorria: Erabiltzailea.

Erlazionatutako jarduerak