Munduko merkatua

Azalpena
Nongoak dira erosten ditugun produktuak? Nola banatzen da produktuen prezioa komertzializazio prozesuan parte hartzen duten alderdi ezberdinen artean? Zeintzuk dira onuradunak eta zeintzuk irteten dira kaltetuak? Animatuko al gara historia bat sortzera edo komiki bat egitera produktuek jarraitzen duten ibilbidearekin?
“Hirugarren mundu” deiturikoan dagoen herrialderen batean egindako produktuen etiketak, prezioa jarrita, ekar ditzatela eskatuko zaie aurreko saio batean. Taldeka jarri eta produktu horietako bat aukeratu behar dute. Ondoren, merkaturatze-prozesuan parte hartzen duten eragile guztien artean prezio hori nola banatzen den (1.1 fitxan emandako argibideak erabili) eta horietako bakoitzari zein ehuneko dagokion kalkulatu behar dute.
Gero, galdera batzuk egingo zaizkie taldean hausnarketa egin dezaten. Halaber, kontsumoa arduratsua izan dadin herritarrek parte hartzeko moduren bat pentsatzeko esango zaie ikasleei.
Gaitasunak
- 1 - Gaitasun kultural eta artistikoa
- 2 - Matematikarako gaitasuna
- 3 - Gizarterako eta herritarren eskumena
Beharrezko materiala
Internet (informazio gehiago).