Skip to main content
Aktibitate

Munduko Hiritarrok. Kulturartekotasuna. Batxilergoa. Nola erabili material hauek

Batxilergoa Nola erabili

Azalpena

Aurkeztutako materialak bi eratara erabili ahal izango dira. Lehenengo eta behin, ariketak soltean egin ahal izango dira, unean-unean, eta, horretarako, ikasgaiaren garapenari begira irakaslearen ustez interesgarrienak edo beharrezkoak direnak erabiliko dira. Ariketa guztiak horrelaxe erabili ahal izateko diseinatu dira, nahiz eta batzuetan, zertxobait egokitu edo aldatu beharko diren. Horrez gain, aurreko ariketaren bat ere irakurri beharko da aldez aurretik, ariketa bera testuinguruan jarri ahal izateko.

Bigarrenik, ariketak proiektu moduan ere erabili ahal izango dira. Material hauetan lortutako aurrerakuntza metodologikoa izan da, hain zuzen ere. Etapa guztietako ariketen multzo bakoitza astebete inguruko iraupena daukan proiektu moduan diseinatu da, eta azken produktua hasiera-hasieratik dago zehaztuta. Proiektua bera errazago garatzeko, hezkuntzako multzo bakoitzean proiektu orokorra laburtzen duen hasierako fitxa egongo da, eta honakoa azalduko da bertan: helburua, lortu beharreko azken produktua eta erabilerarako zenbait gomendio.

Deskargatzeko materiala

02 Batxilergoa Nola erabili material hauek.pdf
Dagoeneko Edukalboanen parte al zara?

Dagoeneko komunitatearen parte bazara, hasi saioa eta deskargatu edukia klik bakarrean. Ez baduzu formularioa betetzen eta mezu elektroniko bat bidaliko dizugu deskargatzeko edukiaren estekarekin.

Arduraduna: Alboan Fundazioa
Xedea: Eskaerak, eta egindako kontsultak kudeatzea eta informazioa bidaltzea.
Legitimazioa: Lortutako baimenak, interes legitimoa eta araudia betetzea.
Hartzaileak: Zerbitzuak eskaintzen dituzten hirugarrengoak, nazioarteko transferentziak barne.
Eskubideak: Datuen sarbidea, zuzenketa, ezabatzea, tratamenduaren mugaketa, eramangarritasuna edo uko egitea, erabaki indibidual automatizatuei uko egitea barne.
Jatorria: Erabiltzailea.