Skip to main content
Aktibitate

Merkataritza arriskutsua

Honetatik ateratako aktibitatea:
Iraupena: 50 kminutuko bi saio
Munduko Hiritarrok. Participación. Bachillerato

Azalpena

Zenbat diru xahutzen dugu armak fabrikatzen? Eta eurekin salerosten? Proportzionala al da gastu hau eta kooperazioan edo gai sozialetan inbertitzen dena? Zer dakigu gai honen inguruan dauden aldarrikapenen inguruan?

Gastu militarrari buruzko azterketa egitea proposatzen da, arma-inportatzaile eta -esportatzaile handienak diren herrialdeak zein diren ikusiz. Hori egiteko, zenbaki batzuk emango zaizkie ikasleei antolatu eta grafikoki adieraz ditzaten.

1. ariketan adierazitako datuetatik abiatuz, hainbat herrik armamentuan zenbat inbertitzen duten eta garapenerako zenbat esleitzen duten erkatuko da.

 

Azkenik, “Armei agur” kanpaina aurkeztuko da. Kanpaina hori lau GKEk antolatu dute armamentu-esportazioak argi eta garbi agertzeko.

Zenbakiak landu ondoren, gure herrian jende askori lana ematen dion armagintza egoteak sortzen duen interes-gatazkari buruzko eztabaida susta daiteke guztien artean.

Gaitasunak

  1. 1 - Matematikarako gaitasuna
  2. 2 - Gizarterako eta herritarren eskumena

Beharrezko materiala

2.1 eta 2.2 fitxak.
Internet

Deskargatzeko materiala

parthar4mat2_ficha2.pdf
parthar4mat2_ficha1.pdf
Dagoeneko Edukalboanen parte al zara?

Dagoeneko komunitatearen parte bazara, hasi saioa eta deskargatu edukia klik bakarrean. Ez baduzu formularioa betetzen eta mezu elektroniko bat bidaliko dizugu deskargatzeko edukiaren estekarekin.

Arduraduna: Alboan Fundazioa
Xedea: Eskaerak, eta egindako kontsultak kudeatzea eta informazioa bidaltzea.
Legitimazioa: Lortutako baimenak, interes legitimoa eta araudia betetzea.
Hartzaileak: Zerbitzuak eskaintzen dituzten hirugarrengoak, nazioarteko transferentziak barne.
Eskubideak: Datuen sarbidea, zuzenketa, ezabatzea, tratamenduaren mugaketa, eramangarritasuna edo uko egitea, erabaki indibidual automatizatuei uko egitea barne.
Jatorria: Erabiltzailea.
Munduko Hiritarrok. Participación. Bachillerato
Gai nagusia

Azpigaiak

Adinak

17 urtetik aurrera

Gaiak

Matematika
Partekatu