Skip to main content
Aktibitate

Makinak ibiltzen

Iraupena: Saio bakarra.
Munduko Hiritarrok. Derechos y deberes. ESO primer ciclo

Azalpena

Simula dezakegu espresibitatez ikaskide ezberdinen artean makina bat garela? Zer litzateke beharrezkoa makina honek funtziona dezan? Eta munduak funtziona dezan?

Jarduera honek ondorengo zatiak ditu:

- Girotzea: Ikasleei mimika-saiorako makillatzeko esaten zaie. Errazagoa izan dadin, elkar makilla dezakete. Makillajea ezin hobea da keinuen espresibitatea nabarmentzeko.

- Jarduerari ekiteko erlaxazio-teknika: musika eztia entzuten delarik, egoera sorrarazten da. “Pixkanaka desegiten diren kandelak gara...”, lurrean etzanda geratu arte.

- Zati hau taldeka egiten da. Talde bakoitzak antzeztu nahi dituen bi tresna elektriko aukeratzen ditu: irrati-kaseta, garbigailua, telebista...Taldekide bakoitza tresna horren zati da. Gero, tresna ibiltzen antzezten da. Pertsona bakoitzak, modu espresiboan tresna ibil dadin laguntzen du. Gainerako taldeek zein tresna den asmatu beharko dute.

Behin jarduera bukatuz gero, gogoeta ondorengo ideiari buruz sorraraz daiteke: guztiok, emakume zein gizonok, engranaje beraren zati garela, hau da, norbera funtsezkoa dela mundu hau ibilarazteko, eta gutariko bakoitzaren erantzukizuna, hau honela izan dadila dela.

“Mundua ez dabil ondo gizaki orok ez baditu eskubideak eta betebeharrak” testua duen posterrarekin lotu daiteke hau, hiritar gisa gure beharra mundua ibil dadin eta pertsona orok eskubideak eta betebeharrak izan ditzan dela adierazten baitu.

Gaitasunak

  1. 1 - Gaitasun kultural eta artistikoa
  2. 2 - Hizkuntza-gaitasuna
  3. 3 - Gizarterako eta herritarren eskumena

Beharrezko materiala

Aurpegiko makillajea, musika-tresna, “Munduko hiritarrok. Eskubideak eta betebeharrak” posterrak eta erlaxatzeko musika.
Munduko Hiritarrok. Derechos y deberes. ESO primer ciclo
Gai nagusia

Azpigaiak

Adinak

13 eta 14 urte bitartekoak

Gaiak

Heziketa Fisikoa
Partekatu