Makii
Azalpena
Ikas dezagun Ginea Berriko bolo joko bat. Zaila egin zaizue jokoan berdinketa lortzea? Ohituta al gaude berdinketa bilatzera jolasten ari garenean? Eta zer lortzen da pertsona guztiek parte-hartzen dutenean helburu bera lortzean?
Aurreko saio batean, ariketa honetarako bi litroko plastikozko botila huts bat ekartzeko eskatuko zaie ikasleei. Botilak bolo gisa erabiliko dira eta ikasleek hondarrez beteko eta apainduko dituzte. Boloak egindakoan hasiko da jokoa. Boloen bertsio kooperatiboa da, Ginea Berriko Makii jokoan oinarriturik. Lau talde osatuko dira (A, B, C, D) eta binaka arituko dira. Talde bakoitzak zeinen aurka jokatuko duen erabakiko da. Demagun, adibidez, batetik A eta B taldeek eta, bestetik, C eta D taldeek jokatuko dutela.
Boloak korridore hutsik utzi gabe kokatuko dira. Talde bateko jokalariak, bata bestaren atzetik, boloei pilotekin jotzen saiatuko dira. Bolo bat jotzen denean, jolas-eremutik kenduko da eta jokalariak beste jaurtiketa bat egin ahal izango du. Jotzen ez badu, bere txanda amaitu egingo da. Boloa bigarren aldiz jotzen badu ere, bere txanda amaitu egingo da. Aurrena talde batek egingo du jaurtiketa, ondoren boloak berriro kokatuko dira eta beste taldeak botako du pilota. Helburua berdintzea da, amaieran bi taldeek puntuazio bera izan dezaten. Hori lortzeko, batzuetan pilota boloen artean bidali behar da bolorik ukitu gabe. Ariketa hau hezkuntza artistikoan egin daiteke, boloak egitea plastikari dagokion prozedura baita. Aurreko saio batean Ginea Berriko errealitateari eta arteari buruz hitz egin daiteke.
Gaitasunak
- 1 - Gaitasun zientifikoa
- 2 - Gaitasun kultural eta artistikoa
Beharrezko materiala
2.1 fitxa