Laguntza zalantzan jartzea

Azalpena
Zein da Garapenerako Laguntza Ofizialaren (aurrekontuetatik kooperaziora bideratzen den ehunekoaren) inguruan dugun iritzia? Zertan zetzan gai honen inguruan egin zen % 0.7 mobilizazioa?
1.1. fitxako taulan agertzen diren datuetatik abiatuz, ikasleek barra grafikoetan herrialdeek lankidetzarako esleitzen duten PNG-aren ehunekoa adieraziko dute; horren aurreratuta ez dauden herrialdeei laguntzeko dena eta GKEentzako laguntza garbia.
Ondoren, grafikoak alderatu eta interpretatu egingo dituzte, Nazioarteko Laguntza Ofizialerako kapital gehien esleitzen duten herrialdeak identifikatzeko eta behar diren ondorioak ateratzeko.
Azkenik, taldetan bildu eta galdera honi erantzuten saiatuko dira: zer egin daiteke herrialdeek bere PNGaren ehuneko handiagoa garapenerako erabil dezaten? Horretarako, 0,7aren errebindikazioari buruzko informazioa bilatzea proposatzen da. Mobilizazioen jarraipena eta nazioarteko laguntzarako 0,7 esleitzeari buruz biztanleek duten iritziari buruzko zundaketa egitea ere interesgarria izan daiteke.
Gaitasunak
- 1 - Matematikarako gaitasuna
- 2 - Gizarterako eta herritarren eskumena
Beharrezko materiala
Deskargatzeko materiala
