Komunikatzen

Azalpena
Uste duzu garrantzitsua dela komunikazioa? Nolakoa izan behar du honek? Zer gertatzen da jasotzen dugun informazioa osoa ez denean, mugatuta dagoenean edo nahastua azaltzen denean? Jarduera honetan talde txikietan komunikazio gaitasunak, ahozkoa eta ez ahozkoa, lantzen dira eta komunikatzean errespetatu behar diren arauen inguruan gogoeta egiten da.
Klasea lau taldetan banatuko da. Ikasle batek jarduera gidatuko du taldean. Irakaslea taldeetako arduradunekin bilduko da eta jarraibideak emango dizkie jarduerak iraun bitartean gainontzeko kideak zuzentzeko. Pertsona horiek rol ezberdinak hartuko dituzte: batek jarduera zuzenduko du ahozko eta ahozko ez diren komunikaziorako jarraibideak era zuzenean eta taldearen galdera eta iradokizunei jarraikiz; beste batek soilik ahozkoa ez den komunikazioaren bidezko jarraibideak emango ditu; beste batek ez du egin behar denaz eta egiteko moduaz inolako feedbackik emango; eta beste batek ahozko komunikazioa zein ahozkoa ez dena erabil ditzake, baina informazioa desitxuratzen duten elementuak sartuta.
Taldeka etxe bat eraiki behar dute, eta horretarako material ezberdina banatuko zaio modu zuzenean talde bakoitzari. Etxe guztiek berdinak izan behar dute. Amaieran jarduera burutzen zutela sentitu dutenaren gaineko hausnarketa egingo da.
Gaitasunak
- 1 - Gaitasun kultural eta artistikoa
- 2 - Hizkuntza-gaitasuna
- 3 - Ikasten ikasteko gaitasuna