Skip to main content
Aktibitate

Komunikabideen bidez

Iraupena: 50 minutuo bi saio
Munduko Hiritarrok. Participación. ESO Segundo ciclo

Azalpena

Zein kanal eskaintzen dizkigute komunikabideek parte hartzeko? Animatzen al gara taldeka hauetako kanal bat erabiltzera gaur egungo gai baten inguruko iritzi artikulu bat eginez?

Komunikabideek herritarrei aukerak eskaintzen dizkiete hainbat gairen inguruan beraien iritziak, kezkak azaltzeko, esaterako prentsa idatziak zuzendariarentzako gutunen atala eskaintzen du. Irrati eta telebistek ere herritarrei programa batzuetan parte hartzeko moduak eskaintzen dizkiete.

Ikasleei komunikabideek parte hartzeko eskaintzen dituzten bideei buruz hausnartzeko eskatuko zaie eta bide hauek erabili aldera gai bati buruz iritzia emateko eskatuko zaie: adibidez gatazka armatuak, aberastasunaren bidegabeko banaketa...

Ikasleek gehien kezkatzen dituen gaia aukeratuko dute. Erabakitakoan, gela seiko taldeetan banatuko da eta beraien iritzia komunikabideetara iritsarazteko:

- Bi taldek zuzendariarentzako gutuna idatziko dute prentsarako.

- Beste bi taldek iritzi-artikulua idatziko dute telebistako saio batean aurkezteko.

- Azken bi taldeek ere iritzi-artikulua idatziko dute, baina irrati-saio baterako.

Gaiari buruzko informazioa eskuratu beharko dute aurrena prentsa, Internet eta abarren bidez. Gero, dokumentua idatziko dute alderdi hauek argi azalduz: gaiaren planteamendua eta testuingurua, horren inguruan dagoen iritzia eta bideratutako ekintza-proposamenak (herritarrei, agintari politikoei,...).Azkenik, talde bakoitzak bere idazkia dagokion komunikabidean argitaratzeko modua aztertuko du eta parte-hartze mota hori zein irrati- edo telebista-saiotan sartzeko modukoa den ere aztertuko du.

Gaitasunak

  1. 1 - Informazioa tratatzeko gaitasuna eta gaitasun digitala
  2. 2 - Hizkuntza-gaitasuna
  3. 3 - Gizarterako eta herritarren eskumena

Beharrezko materiala

Prentsa, Internet
Munduko Hiritarrok. Participación. ESO Segundo ciclo
Gai nagusia

Azpigaiak

Adinak

15 eta 16 urte bitartekoak

Gaiak

Gaztelania eta Literatura
Partekatu