Kokatzen

Azalpena
Ebatz dezakegu zein den jarduerak proposatzen duen egoera? Asmatzeko, garrantzitsua izan al da pertsona guztien partaidetza? Uste duzue errazagoa dela ebazpena lortzea banaka edo taldean lan eginez? Nola antolatu zarete taldeko pertsona guztien iritziak jasotzeko?
Bosteko taldeak osatuko dira. Irakasleak taldeko kide bakoitzari esaldi bat idatzita duen paper bat emango dio. Egoera bat asmatzeko argibidea izango da. Kide bakoitzak bere argibidea erakutsiko die taldeko beste kideei eta zein egoera den asmatzen parte hartuko dute. Azkenik, kartoi mehe batean marraztuko dute egoera hori eta beste taldeen irudiarekin konparatuko dute.
Arazoa konpontzeko, garrantzitsua da kide guztiei parte hartzeko eskatzea eta bultzatzea. Pertsona gehiagok parte hartuz, gero arazoa azkarrago konpontzen dela jakinaraziko zaie. Kide bakoitzaren parte-hartzea eta ekarpena garrantzitsua eta beharrezkoa da planteatutako egoera zein den asmatzeko.
Gaitasunak
- 1 - Gaitasun kultural eta artistikoa
- 2 - Matematikarako gaitasuna
Beharrezko materiala
2.1 fitxa.