Jarrera hartzea

Azalpena
Zer dira elikagai transgenikoak? Zer iruditzen zaigu hauen erabilera? Informa gaitezen eta eztabaida dezagun aldeko eta kontrako argudioak kontuan izanik.
Hasteko, gai honi buruz hitz egingo da, eta ikasleei ikerketa bat egiteko proposatuko zaie, osasunaren eta ingurumenaren alorretan erabiltzeari buruzko iritzia osa dezaten. Ondoren, ikasle bakoitza transgenikoak erabiltzearen alde edo kontra agertuko da. Talde bakoitza elkartu egingo da eta eztabaidan zein bost punturi buruz hitz egingo duten proposatuko dute. Jarrerak parekaturik ez badaude, ikasleak bi taldetan ausaz banatuko dira. Kasu horretan, emandako rola koherentziaz defendatzea da garrantzitsuena, ez iritzia.
Eztabaida hasi aurretik, talde bakoitzak zein punturi buruz hitz egin behar den jakinaraziko dio besteari.
Ekintza amaitzeko, iritzi-artikulu bat idatziko dute eta sareko fororen batera bidali ahal izango dute.
Iradokizunak: gaiarekin lotutako kontsultarako web orri batzuk:
• Informazio laburra eta foroak: https://www.ecoportal.net/temas-especiales/transgenicos/
Gaitasunak
- 1 - Gaitasun zientifikoa
- 2 - Informazioa tratatzeko gaitasuna eta gaitasun digitala
- 3 - Hizkuntza-gaitasuna