Skip to main content
Aktibitate

Izendatuak?

Honetatik ateratako aktibitatea:
Iraupena: 50 minutuko bi saio
Munduko Hiritarrok. Participación. Bachillerato

Azalpena

Parte hartzeko zein era ezagutzen ditugu? Parte hartzeko era guztiak onargarriak dira edo bere helburuaren arabera baloratu beharko genuke euren baliozkotasuna? Eta pertsona desberdinek parte hartzen badute proiektu berean baina helburu indibidualak bilatzen?

Hasteko, parte hartzeko dauden moduei buruz hitz egingo da. Hainbat ideia proposa daitezke ikasleek parte hartzeko aurkitzen dituzten moduen inguruan. Irakasleak galdera hau egingo du: parte hartzeko modu guztiek proiektu komuna sortzen laguntzen dute?

Orduan, ikasleei taldeka jartzeko proposatuko zaie gaur egun parte hartzeko eskaintzen zaizkigun guneen inguruan hitz egiteko eta hausnartzeko: galdera-sortak, telebistako programak, adibidez, “Operación Triunfo”, “Gran Hermano”...

Zein da parte hartzeko mota horien helburua? Gure ekintzek kausa zuzenak eta integratzaileak defendatu behar dituzte? Zer zentzu du bide horien bidez parte hartzeak?

Parte hartzeko eremuetan bertan errepaso bat egiteko eskatuko zaie ikasleei zein girotan mugitzen diren, zein jarrera duten, asmoak, itxaropenak eta abar berrikusteko.

Azkenik, bi proposamen aukeratu eta haien indarrak eta hutsuneak aztertzeko eskatuko zaie.

Gizartearen ongizateaz arduratzen den parte-hartzearen irizpideak kontuan izan daitezke gelan, bai eta ikastetxeko gainerakoekin partekatu ere.

Gaitasunak

  1. 1 - Autonomiarako eta ekimen pertsonalerako gaitasuna
  2. 2 - Gizarterako eta herritarren eskumena
Munduko Hiritarrok. Participación. Bachillerato
Gai nagusia

Azpigaiak

Adinak

17 urtetik aurrera

Gaiak

Etika
Partekatu