Aktibitate
Ipin diezaiegun ahotsa irudiei
Honetatik ateratako aktibitatea:
Iraupena:
60 minutu
Azalpena
Zeintzuk iruditzen zaizkizue direla posterrek jasotzen dituzten ideia nagusiak? Modu batera edo bestera ordenatuko al zenituzkete? Eta kontakizun bat sortuko zenukete posterren segida hori jarraituaz?
Ikasleei ikastetxeko posterrei arretaz begiratzeko eskatuko zaie. Taldeka, ideia nagusiei buruz hitz egin eta zer sekuentzia logiko emango lieketen esango dute, hau da, posterrak ordenatzeko eskatuko zaie. Ondoren, talde bakoitzak irudientzako gidoi bat idatziko du. Sor dezagun istorio ilustratu bat!
Ariketa hau hizkuntza-arloan ere egin daiteke. Gainera, istorioa idazten badute, Alboan-era bidal dezakete, gure web orrian jarri ahal izateko edota etorkizuneko materialetan erabiltzeko.
Gaitasunak
- 1 - Autonomiarako eta ekimen pertsonalerako gaitasuna
- 2 - Hizkuntza-gaitasuna
Beharrezko materiala
Posterrak
Deskargatzeko materiala
poster_participacione.pdf