Skip to main content
Aktibitate

Internet: informazioa edo desinformazioa?

Iraupena: 60 minutuko saio bi.
Munduko Hiritarrok. Derechos y deberes. ESO segundo ciclo

Azalpena

Interneten ba al da adierazpen askatasunik? Zilegi al da nahi duenak nahi duena sarean jartzea? Nola erregula liteke hau? Nork erabaki behar du hau guztia?

Interneterako sarbiderik bada, ikasleei “informazio askatasuna sarean” gaiari buruzko bilaketa egin dezaten eskatuko zaie. Zilegi ez bada, bilaketa eginda emango zaie. Ikasleei taldeka lan egiteko eta bilaketaren emaitzak aztertzeko: lortutako emaitza interesgarriak, irakurritakoaren laburpena, oinarrizko elementu eta argumentuak, etab. Taldeak gelan egingo duen azalpena prestatuko du, galdera hauen laguntzaz (1.1 fitxa)

Horren ostean, azaldutako jarrera ezberdinetan oinarrituriko debate orokor bat antolatuko da.

Beste aldaera bat talde bi osatzearena da. Bat informazio askatasun handiagoaren aldekoa eta bestea askatasun horri mugak jartzearen aldekoa. Guztien artean erabaki daiteke moderatzaile eta animatzailea nor izango den eta debaterako funtzionatze arauak ezarri, edo bestela, ondoren, eztabaidatzen dakigun aztertu, besteei uste dutena adierazten uzten diegun, iritziak gaitzesten ditugun, eta abar.

Jarduera hau osa daiteke gelan, ikastetxean eta familian izan beharreko komunikazio arauak zehaztuz. Horretaz gain, azter daitezke informazio askatasuna, intimitaterako eskubidea, eta abar zalantzetan uzten duten kasu konkretuak.

Gaitasunak

  1. 1 - Informazioa tratatzeko gaitasuna eta gaitasun digitala
  2. 2 - Hizkuntza-gaitasuna
  3. 3 - Gizarterako eta herritarren eskumena

Beharrezko materiala

Internet edo “informazio askatasunari” buruz Internetetik hartutako materiala, 1.1. fitxa

Deskargatzeko materiala

esk3hiz1_ficha1.pdf
Dagoeneko Edukalboanen parte al zara?

Dagoeneko komunitatearen parte bazara, hasi saioa eta deskargatu edukia klik bakarrean. Ez baduzu formularioa betetzen eta mezu elektroniko bat bidaliko dizugu deskargatzeko edukiaren estekarekin.

Arduraduna: Alboan Fundazioa
Xedea: Eskaerak, eta egindako kontsultak kudeatzea eta informazioa bidaltzea.
Legitimazioa: Lortutako baimenak, interes legitimoa eta araudia betetzea.
Hartzaileak: Zerbitzuak eskaintzen dituzten hirugarrengoak, nazioarteko transferentziak barne.
Eskubideak: Datuen sarbidea, zuzenketa, ezabatzea, tratamenduaren mugaketa, eramangarritasuna edo uko egitea, erabaki indibidual automatizatuei uko egitea barne.
Jatorria: Erabiltzailea.
Munduko Hiritarrok. Derechos y deberes. ESO segundo ciclo
Gai nagusia

Azpigaiak

Adinak

15 eta 16 urte bitartekoak

Gaiak

Gaztelania eta Literatura
Partekatu