Aktibitate
Informatzea eta sentsibilizatzea
Honetatik ateratako aktibitatea:
Iraupena:
50 minutuko bi saio

Azalpena
Zer egin genezake jendeari kanpo zorraren inguruan informatzeko? Nola egin genezake jendea partaide eta protagonista egoera bidegabe honen aldaketan eragiteko?
Ikasleei ikastetxean kanpo-zorrari buruzko sentsibilizazio-kanpaina egitea proposatuko zaie. Horretarako, gai honen inguruan informazioa jaso beharko dute. Ondoren, klase gisa, kanpaina nola egin erabaki beharko dute: zein den helburua, zein baliabide erabiliko dituzten, zein estrategia... (informazio-kartelak egitea, liburuxkak, beste klase batzuetan hitzaldi laburrak ematea informatzeko...). Erabakiak hartutakoan, taldeka antolatuko dira kanpaina eraginkorragoa izan dadin.
Gaitasunak
- 1 - Informazioa tratatzeko gaitasuna eta gaitasun digitala
- 2 - Gizarterako eta herritarren eskumena
Beharrezko materiala
Kanpainarako beharrezkoa dena