Inbaditu gaituzte eta defenditu egin behar dugu

Azalpena
Nola konponduko genuke nazioarteko gatazka bat arma barik? Nola eragin daiteke boterean indarkeria erabili gabe? Arazo guztiak konpon daitezke indarkeria erabili gabe? Ezagutzen ditugu munduan zehar garatu diren esperientzia baketsuak: Guatemala, Argentina, Hego Afrika edota Israel kasu?
Proposatu ikasleei simulazio-joko bat egitea, non irudikatu behar den gure herria inbaditzen dutela eta inbasioari aurre egiteko leudekeen indarkeriarik gabeko bitartekoak.
Taldetan banatu ikasleak, eta giza talde baten rola eman bakoitzari: nekazariak, langileak, buruzagi politikoak, dendariak, irakasleak, kazetariak, ikasleak... Indarkeria-metodorik gabe erasotzaileei aurre egiteko dauden bide guztiak jorratu behar ditu talde bakoitzak.
Zer egin erasotzaileak nekatuta, nahastuta, inork obeditzen ez diela sentiarazteko? Zer egin okupazioak ez duela merezi eta hobe dutela alde egitea sinestarazteko? 1.1. fitxan hainbat ohar dituzte ikasleek, historian zehar izan diren indarkeriarik gabeko defentsa-esperientziei buruzkoak.
Eskatu ikasleei zenbait estrategia prestatu eta proposatzeko hurbilekoak dituzten hainbat egoeratarako.
Gaitasunak
- 1 - Hizkuntza-gaitasuna
- 2 - Gizarterako eta herritarren eskumena