Skip to main content
Aktibitate

Ibiltarien musika

Iraupena: 50 minutuko bi saio
Munduko Hiritarrok. Manejo de conflictos. ESO segundo ciclo

Azalpena

Sortuko dugu kanta bat errespetua eta gatazken konponketaren inguruan? Nola artikula dezakegu letra eta melodia elkarren osagarri izan daitezen eta guk nahi ditugun ideia eta sentsazioak iradokitzeko?

Sei pertsonako taldeak egin behar dira abesti bat asmatzeko –musika eta letra–. Abestiak gatazkak konpontzeko urrats gisa pertsonen arteko errespetuaren beharra adierazi behar du. Abestiaren unean uneko erritmoei arreta jartzea eskatuko zaie –melodiari, egiturari, tinbreari...–. Horrekin batera, letra ez ezik, eduki espresiboa ere eman behar diote kantuari, musikaren bidez.

Kantak prest dituztenean, ikaskideei aurkeztu behar dizkiete talde guztiek. Horretarako, talde bakoitzak papelografo batean idatzi behar du abestia.

 

Taldeak kantatuko du lehenik abestia eta, gero, gainerako ikaskideak ere kantatzera animatu behar dira. Abesti guztiak entzun ondoren, eztabaidatu egin behar da, horietan azaltzen diren oinarrizko ideiak erauzteko. Azkenik, ateratako ideiekin ikasgelan gatazkak konpontzeari eta errespetuari buruzko dekalogoa egin behar dute.

Ondo legoke taldeek jolas-orduetan kantatzea abestiak, ikaskide guztiek entzun ditzaten, musikari ibiltarien gisara.

Gaitasunak

  1. 1 - Gaitasun kultural eta artistikoa
  2. 2 - Hizkuntza-gaitasuna
  3. 3 - Gizarterako eta herritarren eskumena

Beharrezko materiala

Papelografoa; behar diren musika-tresnak.
Munduko Hiritarrok. Manejo de conflictos. ESO segundo ciclo
Gai nagusia

Azpigaiak

Adinak

15 eta 16 urte bitartekoak

Gaiak

Musika
Partekatu