Ibilalditxoa gure eskubideetatik
Azalpena
Eremu eta leku guztietan eskubide eta betebehar berberak al ditugu? Ikasleei eskatuko zaie taldeka poster batez ohartu eta gainontzekoei honakoa azaltzeko: zer irudi ikusi dituzten, posterrak zer dioen, leku ezberdinetako jendea dagoen, zer iruditu zaien deigarria, eta abar..
Irakasleek ikaslearen aurkezpena eta horrekin transmititu nahi den mezua osatuko dute: guztiok ditugu eskubide batzuk eta bete daitezen garrantzitsua da. Horretarako, pertsona bakoitzak bere erantzukizun eta betebeharrak onartu beharra du, bizitza esparru ezberdin guztietan munduko biztanle den legez dagozkionak: familia, ikastetxea, auzoa, hiria, etab.
Bisitaldiaren ostean, pertsona guztiek eskubide batzuk bermatuta izatearen garrantziaz hausnar daiteke zein poster izan duten gustukoen eta zergatik komentatuz.
Gaitasunak
- 1 - Autonomiarako eta ekimen pertsonalerako gaitasuna
- 2 - Gizarterako eta herritarren eskumena