Skip to main content
Aktibitate

Historia ezkutukoena

Iraupena: 60 minutuko hiru saio
Munduko Hiritarrok. Participación. ESO Primer ciclo

Azalpena

Zer gertatu zen Asian, Ameriketan edota Afrikan Frantzian Iraultza Frantsesa gertatzen ari zenean? Konta genezake beste herrialderen batean zer gertatu zen garai berean? Afrikari buruz Europa nahiz Amerikaren inguruan dugun idatzizko informazio berbera al daukagu? Zergatik? Hitzik ez duten herrialdeei eta taldeei hitz egiteko aukera emateko zer egin dezakegu?

Irakasleek irakasgaiaren ikuspuntutik garrantzitsua den garai historiko bat aukeratuko dute (adibidez, Iraultza Frantsesa). Ikasleek, taldeka, garai berean beste herrialdeetan zein gertaera garrantzitsu izan ziren ikertu beharko dute. Talde bakoitzari herrialde jakin baten inguruko lana egiteko eskatuko zaie, eta ez dira aukeratuko kontinente bereko bi herrialde.

 

Bildutako informazioarekin “kronika historiko” bat egin beharko dute. Ondoren, taldeka, galdera batzuk emango zaizkie gaiaren inguruan hausnartzeko; Afrika kontinenteari, ezezagun handiari, buruzko ikerketa bat egiteko ere proposatuko zaie. Azkenik, hitzik ez duten horiek (herrialdeak, talde zehatzak, etab.) hitz egiteko eskubidea nola lor dezaketen hausnartzea proposatuko zaie. Parte-hartzea hobetzeko, proposamenak ikastetxean aurkez ditzakete.

Artikulu bat idazten badute, Alboan-era bidal dezakete, gure web orrian jarri ahal izateko edota etorkizuneko materialetan erabiltzeko.

Gaitasunak

  1. 1 - Autonomiarako eta ekimen pertsonalerako gaitasuna
  2. 2 - Informazioa tratatzeko gaitasuna eta gaitasun digitala
  3. 3 - Gizarterako eta herritarren eskumena

Beharrezko materiala

3.1 fitxa
Internet eta bibliografia

Deskargatzeko materiala

peus2gi3_ficha1.pdf
Dagoeneko Edukalboanen parte al zara?

Dagoeneko komunitatearen parte bazara, hasi saioa eta deskargatu edukia klik bakarrean. Ez baduzu formularioa betetzen eta mezu elektroniko bat bidaliko dizugu deskargatzeko edukiaren estekarekin.

Arduraduna: Alboan Fundazioa
Xedea: Eskaerak, eta egindako kontsultak kudeatzea eta informazioa bidaltzea.
Legitimazioa: Lortutako baimenak, interes legitimoa eta araudia betetzea.
Hartzaileak: Zerbitzuak eskaintzen dituzten hirugarrengoak, nazioarteko transferentziak barne.
Eskubideak: Datuen sarbidea, zuzenketa, ezabatzea, tratamenduaren mugaketa, eramangarritasuna edo uko egitea, erabaki indibidual automatizatuei uko egitea barne.
Jatorria: Erabiltzailea.
Munduko Hiritarrok. Participación. ESO Primer ciclo
Gai nagusia

Azpigaiak

Adinak

13 eta 14 urte bitartekoak

Gaiak

Gizarte Zientziak
Partekatu