Skip to main content
Aktibitate

Hiesa: osasuna edo patenteak?

Iraupena: Saio bakarra
Munduko Hiritarrok. Derechos y deberes. Bachillerato

Azalpena

Aurrerapen eta aurkikuntza guztiak gizadiarentzako desiragarri eta positiboak al dira?

Zientziaren aurrerapena askatasun osoz eginikoa eta kanpo kontrolik gabea beharko luke izan?

VIH-aren kontrako tratamendu eraginkor bat aurkitzeko ikerketa, jende kopuru handi baten onerako hasitako proiektua argi eta garbi bilakatu da pertsona eta herrien aukera ekonomikoen araberako beste baztertze era bat gehiago.

Hausnarketarako honako dinamika hau proposatzen da:

Aurretiazko prestaketa:

Hiru boluntario eskatuko da eta horiekin dinamikaren lehendabiziko zatia prestatuko da, alegia, kasu honetan jarraituriko prozesuaren aurkezpena. Pertsona bat VIHaren aurkako tratamendu eraginkor bat diru publikoa erabiliz aurkitzen saiatzen ari den talde zientifikoaren ordezkaria izango da, eta behin hori lortuta, Patente eta Marken bulegora joko dute. Ordutik aurrera enpresa farmazeutikoak botika egiteko prest izango dira eta Estatuekin harremanetan jarriko dira produktua eskaini eta saltzen hasteko. Boluntarioek prozesua islatzeko era erabaki beharko dute, ordezkaritza, kontuak, … eta errealitatetik ahalik eta hurbilen den irizpidea erabilita botikak banatzeaz arduratuko direnak izan beharko dute. Informazio bilketa eingo da:

* http://www.aciprensa.com/sida/ultimascifras.htm

* http://www.revistadelsur.org.uy/revista.119-120/Tapa3.html

Gainontzeko taldekideei, aurrekaririk jarri gabe, munduko mapa bat aurkeztuko zaie eta ezagutu nahiko luketen herri bat hautatzeko eskatuko zaie. Aurretiaz, herri bakoitza soilik kopuru jakin batek aukeratu ahal izango duela esango zaie; banaketa VIHz kaltetu gehien duten herri guztiak bertan izan eta bisitarien proportzioa eritasunak jota direnen proportzioaren arabera egingo da (ikus datuak: http://www.aciprensa.com/sida/ultimascifras.htm). Segidan, aukeratutako herrikoak izatera igaroko direla jakinarazi. guztiak VIHak kutsatuta daudela esango zaie eta gaixotasuna ez garatzeko tratamendua hartu beharko dutela; botika eskura dute. Herri bakoitzeko ordezkari batek jasotzera joan beharko du. Aurretiaz, hiru ontzi duen mahai bat prestatuko da; bat hutsik, beste bat behar den botika zahartuta duela eta hirugarrena behar den botikarekin. Ordezkari bakoitzak nahi duen ontzia aukeratzeko eskubidea izango du, baina herri horiek tratamendua jasotzeko duten benetako aukeraren arabera emango zaie. Ordezkari bakoitza bere herrira itzuli eta guztien artean dinamikak sortarazi diena adierazteko hitz, esaldi edo sinbolo bat hautatuko dute.

Eztabaida bat proposatuko da fitxa 3.1ean diren ideiekin.

Gaitasunak

  1. 1 - Hizkuntza-gaitasuna
  2. 2 - Gaitasun zientifikoa
  3. 3 - Gizarterako eta herritarren eskumena

Beharrezko materiala

Ontziak, etiketak, errotuladoreak, kartulinak, 3.1 fitxa, 3.2. fitxa

Deskargatzeko materiala

esk4bio3_ficha2.pdf
esk4bio3_ficha1.pdf
Dagoeneko Edukalboanen parte al zara?

Dagoeneko komunitatearen parte bazara, hasi saioa eta deskargatu edukia klik bakarrean. Ez baduzu formularioa betetzen eta mezu elektroniko bat bidaliko dizugu deskargatzeko edukiaren estekarekin.

Arduraduna: Alboan Fundazioa
Xedea: Eskaerak, eta egindako kontsultak kudeatzea eta informazioa bidaltzea.
Legitimazioa: Lortutako baimenak, interes legitimoa eta araudia betetzea.
Hartzaileak: Zerbitzuak eskaintzen dituzten hirugarrengoak, nazioarteko transferentziak barne.
Eskubideak: Datuen sarbidea, zuzenketa, ezabatzea, tratamenduaren mugaketa, eramangarritasuna edo uko egitea, erabaki indibidual automatizatuei uko egitea barne.
Jatorria: Erabiltzailea.
Munduko Hiritarrok. Derechos y deberes. Bachillerato
Gai nagusia

Azpigaiak

Adinak

17 urtetik aurrera

Gaiak

Biologia
Partekatu